Orrialde honen bukaeran dagoen “ADOS” botoia sakatzearekin batera, Irudi-banku hau erabiltzeko baldintza oro, guztiz eta salbuespenik gabe, onartzen ditu erabiltzaileak. Baldintzak hauek dira:

Basquetourren Irudi-bankuko edukiak erabiltzeko baldintzak

Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia- Agencia Vasca de Turismo, S.A.-ren (hemendik aurrera “Basquetour”) irudi eta fitxategi digitalen bankua –images.basquetour.eus web-orrialdean (hemendik aurrera “Irudi-bankua”) erabilgarri dago–, bertako edukiak (diseinu grafikoa, iturri-kodea, logotipoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, edo ikur bereizgarriak, eta images.basquetour.eus web-orrialdean agertzen den edozein elementu barne) eta horien gaineko jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak (baldintza hauen xii atalean adierazitakoa izan ezik) Basquetourren titulartasun esklusiboa dute eta erabiltzaileak uneoro errespetatu beharko ditu eskubideok.

Erabiltzaileari ez zaio lagatzen jabetza intelektual edo industrialaren eskubiderik, ez Irudi-bankuari ez bertako edukiari dagokionez. Era berean, erabiltzaileak ezingo ditu horiek erreproduzitu, eraldatu, banatu, publikoki jakinarazi, eskura jarri, atera, berrerabili, birbidali edo edozein modutan erabili, edozein bide edo prozeduraren bidez.

Basquetourrek http://images.basquetour.eus web-orrialdean erregistratutako erabiltzaileen eskura jartzen du Irudi-bankuko edukia, doako lizentziapean eta honela:

  1. erabiltzaileak 18 urtetik gorakoa izan behar du;
  2. erabiltzaileak adierazten eta bermatzen du ez duela Irudi-bankuko irudirik eskatu kontsumitzaile gisa (hau da, bere lanbidearekin zerikusirik ez duten helburuekin jarduten den pertsona);
  3. Irudi-bankuko edukia erabiltzeko eskubidea erreprodukzio bakar bat (1) “bere horretan” egiteko soilik ematen da, Basquetourrek aldez aurretik erabiltzaileari onartu dion ustiapen-eremuaren baitan;
  4. hasierako baimenaren kalte gabe, erabiltzaileak aldez aurretik Basquetourri bidaliko dio azken euskarri eta azken testuinguruari dagokien proba bat –Irudi-bankuko edukiak bertan erabiliko ditu– Basquetourrek berariaz onets dezan (Basquetour ez da inolaz ere erantzule izango erabiltzaileak Irudi-bankuko irudiak modu ez egokian erabiltzeagatiko kalteen aurrean);
  5. Irudi-bankuko edukiak erabiltzeko eskubidea pertsonala da, transferi ezina, ez-kolektiboa eta irabazi asmorik gabea;
  6. erabiltzaileak ezingo du Irudi-bankuko irudirik aldatu;
  7. erabiltzaileak ezingo du Irudi-bankuko edukirik inolako marka edo izen komertzialetan erabili, ez legerik ez hirugarrenen eskubiderik urratu (bereziki, baina hauetara mugatu gabe: jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea);
  8. Irudi-bankuko irudiak ez dira erabiliko desleialkeria den edo izan daitekeen inolako testuinguru iraingarri, xenofobo, lizun, pornografiko edo diskriminatzailetan, ezta irudietan ikusten diren pertsona edo erakundeen nahiz Basquetourren irudia edo entzutea eta oinarrizko eskubideak kalte edo kalte ditzakeen bestelako testuingurutan ere;
  9. erabiltzaileak ez du Irudi-bankuko edukirik lortuko, ez eta lortzen saiatuko ere, kasuan kasu eskura jarritako edo helburu horietarako adierazitako edo Interneten erabili ohi diren bide edo prozedura ezberdinez baliatzen bada (baldin eta azken horiek Irudi-bankuarentzako edo images.basquetour.eus webgunearentzako kalte- edo baliogabetze-arriskua ez badakarte);
  10. erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiltzeko eskubidea pertsonala eta transferiezina da, horiek aitortu zaizkion pertsonak konfidentzialtasuna gorde beharko du eta aipatu betebeharrak urratuz gero, sor daitezkeen kalte eta galera guztien erantzule izango da;
  11. erabilitako irudien jatorria adierazi beharko da: “Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren lizentziapean emandako irudia”;
  12. Guggenheim Bilbao Museoaren irudikapen grafikoa marka erregistratua denez, berarena da erabilera-eskubide esklusiboa eta debekatuta dago hirugarrenek baimenik gabe erabiltzea. Hortaz, Guggenheim Bilbao Museoaren irudirik erreproduzitzeko, erabiltzaileak Museoari aldez aurretik baimena eskatu beharko dio ondoko helbide elektronikora idatziz: mortiz@guggenheim-bilbao.es; ; Museoak ez du eskubiderik artelanen irudiak hirugarrenei lagatzeko xedearekin erreproduzitzeko
  13. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailakgehienez sei hilabeterako emango du lizentzia; eskaeraren erantzunarekin batera adieraziko da noiz emango den lizentzia eta data horretatik aurrera hasiko da epea zenbatzen (halere, Guggenheim Bilbao Museoaren irudikapen grafikoaren kasuan, lizentzia indarrean sartzeko Guggenheim Bilbao Museoak idatzizko baimena eman beharko du, baina nolanahi ere, Basquetourrek erabiltzaileari eskaeraren erantzuna bidali eta sei hilabeteko epean bukatuko da lizentzia); Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ez du eskubiderik hirugarrenen artelanak erreproduzitzeko
  14. Irudi-bankuko edukiak erabiltzeko eskaeran erabiltzaileak adierazten dituen datuak eta Basquetourrek baimendutako erabileraren ondoriozko datuak Basquetourren ardurapean tratatuko dira (eta, hala dagokionean, bere jabetzako fitxategiei erantsiko zaizkie) eskaera kudeatzeko eta erabilera-baldintzen arabera erabiltzen direla kontrolatzeko; eta
  15. kontratu honen interpretazioa edo betearazpena direla-eta aldeen artean sor daitekeen edozein eztabaida edo desadostasunari dagokionez, aldeek egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegi Zibiletara jo beharko dute.

© 2017, Bilbao, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia – Agencia Vasca de Turismo, S.A.

Erabiltzeko baldintza orokorrak onartzen ditut Ezeztatu