Basquetour

Baldintza hauek www.basquetour.eus (“Webgunea”) webgunerako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte. Webgunearen ustiapenaren arduraduna Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia-Agencia Vasca de Turismo, S.A. (“Basquetour”) da, A95444501 IFZ duena eta egoitza soziala Urkixo Zumarkalea 36-5. 48011 Bilbao (Espainia) duena. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 4748 liburukian –Sozietateen 0 Liburuko orokorra–, 54. folioan, BI-48022 orrian, 1. inskripzioan. Telefonoa: 94 607 75 98, faxa: 94 607 75 95 eta kontakturako helbide elektronikoa:info@basquetour.eus.

Segurtasuna

Erabiltzaileak hitz emango du, webgunea erabiltzen duenean, ez duela Basquetourren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen ekintzarik gauzatuko, edo webgunea kalte, erabiltezin utz edo gainkarga dezakeenik, ez eta webgunea behar bezala erabiltzea edozein modutan eragotz dezakeenik ere. Basquetourrek egoki jo dituen segurtasun-neurriak hartu ditu birusak detektatzeko. Halere, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak. Hortaz, Basquetourrek ezin du bermatu erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo sistema horietan dituen dokumentu elektriko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birus edo osagai kaltegarririk izango ez denik.

Jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak

Erabilera-baldintza hauen bidez ez da lagatzen webgunearen edo webgunea osatzen duten edozein elementuren jabetza intelektual edo industrialaren eskubiderik. Era berean, erabiltzaileak ezingo ditu horiek erreproduzitu, eraldatu, banatu, publikoki jakinarazi, eskura jarri, atera, berrerabili, birbidali edo edozein modutan erabili, edozein bide edo prozeduraren bidez, legez baimenduta dagoenean edo Basquetourrek berariazko baimen idatzia ematen duenean izan ezik. Erabiltzaileak ez du webgune honetan eskaintzen den edukirik lortuko, ez eta lortzen saiatuko ere, kasuan kasu eskura jarritako edo helburu horietarako adierazitako bide edo prozedura ezberdinez baliatzen bada. Erabiltzaileak uneoro errespetatu beharko ditu webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak, Basquetour edo hirugarrenen titulartasunekoak.

Estekak

Basquetourrek bere webgunean hirugarrenen web-orrialdeetarako estekaren bat jartzeak ez dakar Basquetourrek erantzukizunik onartzen duenik hirugarrenen webguneari, bertako edukiari edo erabilerari dagokienez, ez eta webgunean eskaintzen diren produktu edo/eta zerbitzuen erabilerari dagokionez ere. Hortaz, erabiltzaileak webgune horiek bisitatuko baditu, komenigarria da dagozkion baldintzak eta politikak kontsultatzea.

Webgune honetarako hiperestekak erabil daitezke, baldin eta hiperestekak (i) webgunearen edukiaren inguruan markorik, arakatzaile-ingururik edo ertzik sortzen ez badu; (ii) hiperesteka jarri duzun webgunean erabilgarri dauden produktu edo zerbitzuak Basquetourrek onartzen dituela iradokitzen ez bada; eta (iii) legez kanpoko edukia edo delituren edo arau-hausteren bat izan daitekeen edo susta dezakeen edukia erakusten duen webgune batean jartzen ez bada. Zu zara aipatu hiperesteken erantzule bakarra eta Basquetourrek horiek kentzeko eskubidea du.

Cookieak

Webgune honek ondoko cookieak (ordenagailuan informazioa gordetzen duten testu-fitxategi txikiak) erabiltzen ditu:

  1. Jatorrizko cookieek (webguneak gaitzen ditu) datuak jasotzen dituzte, erregistro-inprimakian edo edukiak eskatzeko inprimakian adierazitako aukeren eta baldintza orokorren onarpenari dagozkionak. Onarpena edo hautaketa egiaztatzen dute eta kontratuko baldintzak edo hautatutako aukerak indarrean dauden bitartean balio dute soilik, edo horietatik guztietatik eratorritako jarduerak preskribatu ez badira. Cookie horiek beharrezkoak dira webgunea erabiltzeko, beraz, zure gailutik cookieak ezabatuz gero, webguneak ez du ondo funtzionatuko.
  2. Ondoren adierazitako hirugarrenen cookieek webgunearen erabilerari eta nabigazioari buruzko datuak gordetzen dituzte webgunea hobetzeko asmoarekin.:
    • Google (Google Analytics): Web-orrialdearen erabilera neurtzea. Basquetourrek ez du inolaz ere informazio pertsonala jasotzen. Google Analytics-en cookieen ezaugarriak esteka honetan deskribatzen ditu Googlek: http://www.google.com/intl/es/analytics/privacyoverview.html . Google Analytics-en cookieak nola desaktiba daitezkeen jakiteko, erabili esteka hau: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout . Nolanahi ere, arakatzailea konfigura dezakezu cookieak onar ez ditzan edo cookie bakoitza onartu nahi duzun galdetzeko.

Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Identitatea: Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia-Agencia Vasca de Turismo SA. - IFZ A95444501
Posta-helbidea: Urkixo Zumarkalea 36, 5, 48011 Bilbo (Espainia)
Telefonoa: 94 607 75 98
Helbide elektronikoa: info@basquetour.eus

Zertarako tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Basquetourren interesdunek ematen diguten informazioa honako hauek kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiltzen dugu: (i) erregistroa, webgunearen erabilera-baldintzen arabera eta, hala dagokionean, webgunean eskainitako zerbitzuen erabilera (adibidez, Irudi Bankua), une bakoitzean zerbitzu horri dagozkion erabilera-baldintzak betez; eta (ii) Euskadirekin lotutako ekitaldi eta jarduera turistikoen inguruko informazio-bidalketa, erabiltzaileek erregistrorako inprimakian adierazitako publizitate-lehenespenen arabera (edo ondoren egindako aldaketetan adierazitakoaren arabera).

Emandako datu pertsonalak erabiltzailea webgunean erregistratuta dagoen denboran gordeko dira, alderdien arteko kontratu-harremanak indarrean dirauen artean, alegia; baita erabiltzaileak (ii) xederako tratamenduan baja ematen ez duen heinean ere. Kontratu-harremana amaitzean edo (ii) xederako tratamenduari emandako onespena bertan behera uztean, datuak sei (6) urtez gordeko dira, blokeatuta. Denbora-tarte hori ezartzen du Merkataritza Kodean merkataritzako dokumentazioa gordetzeari lotuta enpresaburuei ezarritako betebehar orokorrak. Bestela, Basquetourrentzat kontratuko edo araudietako erantzukizunei lotutako ekintzak preskribatu arte, baldin eta epe hori lehen aipatutako sei (6) urteko epea baino luzeagoa bada.

Zer legitimazio dugu zure datuak tratatzeko?

Zure datuak (i) xedeari lotuta (hau da, webgunean erregistratzea eta webguneak eskainitako zerbitzuak erabiltzea) tratatzeko lege-oinarria alderdien artean (Basquetourren eta erabiltzailearen artean, alegia) kontratu bat izatea da, erabiltzaileak modu askean baimentzen duena, Basquetourren webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak eta Basquetourren Irudi Bankuko edukiak erabiltzeko baldintzak onartzen dituenean.

Zure datuak (ii) xederako (hau da, publizitateko lehenespenak kudeatzea) tratatzeko lege-oinarria erabiltzaileak modu librean emandako onespenean dago oinarrituta. Onespen hori bertan behera uzteak ez du inola ere webguneko erregistroa baldintzatuko, ez eta, hala dagokionean, webguneak eskainitako zerbitzuak (adibidez, Irudi Bankua) erabiltzea ere.

Zer hartzaileri emango zaizkio zure datuak?

Zure datuak (i) xederako (hau da, webgunean erregistratzea eta webguneak eskainitako zerbitzuak erabiltzea) tratatzeari dagokionez, zure datu pertsonalak ez dizkiegu hirugarrenei lagako, baldin eta legeak hartara behartzen ez bagaitu behintzat.

Zure datuak (ii) xedeari lotuta (publizitateko lehenespenak kudeatzea, alegia) tratatzeari dagokionez, erabiltzaileak onartzen badu Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik informazioa jasotzea, erabiltzaileak erregistratzeko inprimakian emandako “Identifikazio-datuak”, “Harremanetarako datuak” eta ”Beste datu batzuk” Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari jakinaraziko zaizkio adierazitako xedeetarako. Adierazitako kasuetan izan ezik, ez zaizkie hirugarrenei datuak lagako, legeak hartara behartzen ez badu behintzat.

Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

  • Pertsona orok du eskubidea Basquetourren haiei dagozkien datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez jakiteko baieztapena eskuratzeko.
  • Interesdunek eskubidea dute haien datu pertsonaletara sartzeko, bai eta oker dauden datuak zuzentzea eskatzeko edo, hala badagokio, datu horiek ezabatzeko eskatzeko, besteak beste, datu horiek ez badira jada beharrezkoak eskuratutakoan zeuden xedeetarako.
  • Egoera jakin batzuetan, eta egoera jakin bati lotutako arrazoiengatik, interesdunek datuen tratamenduari aurka egin ahal izango diete. Basquetourrek utzi egingo dio datuak tratatzeari, baldin eta ezinbesteko arrazoi legitimoak ez badaude, edo erreklamazioak jartzeko edo horien defentsa egiteko beharrezkoa ez bada behintzat.
  • Era berean, egoera jakin batzuetan, interesdunek haien datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute eta, hala bada, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.
  • Amaitzeko, interesdunek eskubidea dute edozein unetan publizitate-zerbitzuan (hau da, turismo arloko ekitaldiei eta jarduerei buruzko informazioa jasotzeari uzteko) baja emateko eta horrek ez dio eragingo baja eman aurretik emandako onespenean oinarrituta eginiko tratamenduaren zilegitasunari.

Hala dagokionean, aipatutako eskubideak baliatzeko dagozkion eskaera idatziak info@basquetour.net helbidera edo Nor da zuredatuen tratamenduaren arduraduna? atalean adierazitako Basquetourren posta-helbidera igor ditzakezu.

Azkenik, jakinarazten dizugu baduzula eskubidea Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (hura da datuak babesteari lotuta Kontrolerako Autoritate eskumenduna) erreklamazio bat aurkezteko, bereziki zure eskubideak baliatzean asebeteta sentitu ez bazara. Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin harremanetan jartzeko, jo haien webgunera: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/index-ides-idphp.php

© 2017, Bilbo, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia – Agencia Vasca de Turismo SA.